top of page

Mendi Bueltak

Mendi bueltak arritxulo ingurutik

 

Ezagutu ezazu aiako harria parke naturala eta bere inguruak. Bakarrik, lagunekin edo familiarekin eta goza ezazu inguruak ematen duen aukeraz.

Zuen eskura uzten ditugu hainbat ibilbide, guztiak zirkularrak, eta gure aterpetxetik hasi eta bukatzen direnak, JPEG edo GPSarentzako trackekin.

 

Ibilbideak

pdf

track gps

Zer egin dezaket
Oiartzunen?

Oiartzungo SPAn erlaxatu
nahi dezu?

 

 

Ur beroko igerileku handia. Barruan zein kanpo aldean egoteko aukera uretatik atera gabe.  Burbuiladun ohe eta aulkiak, ur txorro, ur jauzi, zisne-lepo eta beste instalazioz hornitua.
Ur beroak erlajatzen laguntzen du, giharretako minak arintzen ditu, inguruko odol irrigazioa hobetzen du...

Arditurriko meategiak

 

 

Arditurriko meategien bihotzera bisita denboran zehar egiten den bidaia da, bertan adimena, zentzuak eta emozioak nahasten direlarik. Iluminazioak eta soinuek paper garrantzitsua dute bisita honetan; horrela meazulo barruan giro magikoa sortzen dute, bisitaria meategi hauen garai ezberdinetara eramanez.

Teknologia berriei esker, 2.000 urtez meazuloan bizi izandako soinu eta giroa birsortu da: arrokek erortzean egiten duten soinua edo lakuen distiraz apainduriko isiltasuna. Meazuloaren bisita esperientzia ahaztezina da dudarik gabe.

Eta bere inguruetan?

San Pedroko MATER museoa

 

 

Helburu bezala itsas ondarea ikertzea, iraunaraztea eta zabaltzea duen ITSAS GELA Elkarteak,  MATER Museoa aurkeztu nahi dizue.

"Kantauriko arrantzaren tradizioan murgil zaitez, MATER euskal atunontziarekin" Arrantza mundu miresgarriaren bizimodua eta arrantzaleen lana azaltzen dizkigun ur-gaineko benetazko Museoa. Itsas ondarearen probetxamenduaren adibide nagusia.

 

Albaola, itsas kultur faktoria

 

 

Albaola, Itsas Kultur Faktoria Pasai San Pedron dago, Astilleros Ascorretaren ontziola izan zen lekuan, Ondartxoko kalan. Albaola erakundeak, itsas ondarea berreskuratu eta jendarteratzea du helburu, euskal ontzigintzaren garrantzi historikoa eta euskaldunok itsasoarekin izan dugun harreman sendoa aldarrikatzeko asmoarekin.

Momentu honetan San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntza lanetan ari gara, Donostia/San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren baitan, eta museoa eta ontziola egokitzen dihardugunez ezingo dira bisitarik egin. Faktoria ekainaren 28tik aurrera izango dira ikusgai, eta baleontziaren eraikuntza lanek 2016ko maiatzera arte iraungo dute, orduan Kultur Hiriburutzaren enbaxada ibiltari bihurtuko baita.

 

Eskalada

38495.png
Eskalada Arritxulon

 

 

Hemen daukazu Arritxulon eskalatzeko behar duzun informazio guztia. Kontsultatu Arritxulegiko eskaladaren krokisak sektore guztiekin. Bertan aparkatu dezakezu 

 

FOTO ESKALADA.jpg

Zer egin dezaket denbora librean?

 

 

Design by Tutti Community
 

bottom of page