Arritxulo


Hizkuntza menua (Igo)

Aiako Harria
Parque Naturala


2010/09/05
Eduki nagusia (igo)

Ikastetxeak

Arritxulo Aterpeko haur eta gazteentzako astialdi eskaintza LH eta DBHko ikasleei zuzenduta dago. Egonaldian, mendi ingurunean gaudela, haur eta gazteekin landuko dugun gai nagusia NATURA izango da. Hala ere, ez gaude eskolan eta, beraz, egoera informalean landuko ditugu hainbat eduki

  • SARRERA

    Arritxulo Aterpea oinarrizko kanpalekutzat harturik, haur eta gazteentzako aisialdi eskaintza, HH, LH eta DBH ko ikasleei zuzenduta dago. Aiako Harria Naturgunean Ekintza ezberdinak egiteko aukera ezin hobea. Ekintzen iraupena: egun batetik astebetera izan daiteke, adin ezberdinetara egokitutakoa.

  • HELBURU OROKORRAK
    • Animali eta landareekiko ezagutzea eta begirunea gauzatu.
    • Naturaz ikasi eta gozatu.
    • Euskararen erabilpena suspertu.
    • Talde lanean murgildu.
    • Ondo pasa.
  • Helburu zehatzak
    • Aiako Harriko egitura litologiko garrantzitsuena ezagutu: granitoa.
    • Gizakiak paisaiaren gain duen eragina aztertu, eta sortutako kalteez jabetu.
    • Eguzkiak, energi iturri nagusi bezala duen garrantziaz jabetu.
    • Ingurugiroa zaindu eta errespetatu beharra dagoela ohartu.
    • Paisai naturalak gordetzeko eta zaintzeko jarrerak garatu.
    • Aiako Harriaren sorrera.
    • Oreka eta trebetasuna landu.
    • Talde giroan ondo pasa.
    • Euskararen erabilpena naturan eragin.
    • Animaliak
      • Inguruan ditugun animaliak ezagutu, kuriositatea eragin eta ingurunearekiko harreman orekatuaren beharraz jabetu.
      • Elementuak izendatu, kuriositatea eragin eta gure inguruneko landareek duten garrantziaz jabetu.
      • Inguruko mendiak ezagutu, ingurunea zaindu, errespetatu eta baloratzen ikasi.
    • Zuhaitzak, zuhaizkak eta landareria
      • Elementuak izendatu, kuriositatea eragin eta gure inguruneko landareek duten garrantziaz jabetu.
      • Gaur egun Aiako Harrian dagoen landareria ezagutu.
      • Landaredia, klima eta erliebea erlazionatzen ikasi.
      • Gaiari buruzko jakinmina piztu.
    • Mendiak eta basoak
      • Inguruko mendiak ezagutu, ingurunea zaindu, errespetatu eta baloratzen ikasi.
      • Mendian ager daitezkeen ingurune desberdinak ezagutu: baso-ekosistema.
      • Basoei esker lortzen ditugun onuren garrantziaz jabetu eta baloratu.
      • Basoak, zaindu beharreko aberastasun natural da. Kultural gisa baloratzekoa.
      • Baso heldua lortzeko urte asko pasa behar dira, baina alderantziz, basoa suntsitzeko egun batzuk nahikoak direla ohartu.
      • Mendien eta basoen zainketaz guztiok dugun arduraz jabetu.
      • Basoko dibertsitateaz gozatu.
  • Plangintza Orokorra

    Ondorengo plangintza orokorra hiru egunetakoa da. Egun baterako lehenengo egunean murgilduko ginateke. Egun t´erdirako lehenengo eta hirugarren eguna izango lirateke eta aste beterako lehenengo eta bigarrena Ekintzak moldatuz aurrera eramango genituzke.

    Ekintza guztiak moldakorrak izaten dira, meteorologia, taldearen adinak, begiraleak, eta irakasleen arabera. Aurreko plangintza orokorra jarraituko genuke aste beteko egonaldian ere.

    > Jarraian adibide gisa ekintzen egutegi bat zehazten da (35 Kb.)

  • Denbora librean erabiltzeko

    Eskuz egindako jolasak aukeran: (Irakasleen ardurapean)

    • Xakea eta damak
    • Zankoak
    • Tuister
    • Boloak
    • Bikoteak elkartu jolasa
    • Domino
    • 3 marran
    • etabar
  • Tailerrak

    Adinaren arabera moldakorrak

    • Plastilina
    • Pegatinak egin
    • Lepokoak eta pultserak
    • Harriak margotu
    • Kometak
    • Hostoekin kuadroak
    • Malabarezko pilotak
    • Txontxongiloak
    • Kandelak egin
    • Muralak
    • Buztina
    • Loreak egin
    • Karetak eta mozorroak
    • Marakak
    • Sugeak
    • Etabar
    • Euriaren kasuan
      • Tailerrak gehiago erabiliko genituzke
      • Ludoteka, mahai jokoak..
      • Aterpean ginkanak eta zirkuitoak
      • Psikomotrizitate tailerrak..
  • Jolas kooperatiboak
    • Isatzen jokoa
    • Arritxulo jolasa
    • Abere bereziak
    • Altxorraren bila
    • Puztukiekin jolasak
    • Kolore-kolore
    • Armiarma sarea
    • Ikurriņa jolasa
    • Bilatu, bilatu
    • Musika kutxa
    • Herri Kirolak
    • Urarekin jolasak
    • Piratak eta merkanteak
    • Orientazio jokoak
    • Etabar
  • Gaubelak
    • Ipuinak
    • Musika Kutxa
    • Antzerkia
    • Txantxa jolasak
    • Dantzaldia edo Diskofesta
    • Gorputz adierazpena
    • Etabar


Informazio osagarria (Igo)
ARRITXULO - OIARTZUNGO UDAL MENDI ATERPEA

Web honen erabilerraztasuna ezagutu ezazu
Aztertua W3C: CSS, XHTML eta WAI