Arritxulok baditu inguruan hainbat ibilbide, Aiako Harria eta Artikutza ingurua ezagutzeko bikainak direnak.
6 kilometro
760 metro (380 gora, 380 behera)
Pagadiak, garai bateko txondor plazekin, Errengako mairu baratza.
Mendizaletasun bultzatzea, Oiartzungo betiko mendi bideak berreskuratuz eta Arritxulo Udal Mendi Aterpea eta Aiako Harriko Parke naturala ezagutaraztea.
ARRITXULO Udal Mendi Aterpetik abiatuko gara, aparkalekutik Hegoalderuntz, ataka gurutzatu eta presa dagoen pista jarraitu. ARRITXURIEGIAn ezkerraldeko pista hartu Hegoalderuntz-, GAINZABALko gainetik pasa eta errekatxo bat gurutzatu ondoren, pista bukatzen da.
Hegoalderantz piņu tartean zehar-zehar doan sendari jarraitu, erreka zokora iristerakoan Txondor plazara igo eta gainaldetik- erreka gurutzatu eta sendari jarraitu. Bigarren errekatxoak, zuhaitz bat erorita dauka eta altura berean sendari jarraitu. Sendaz goazela, ezker magaletik, azken golpean 20 bat metro gorantz eginez- pista zahar baten bukaerara atera. Pista Mendebalderantz hartu eta 200 mtara ILLARRAZU ondoko lepotxo batetara atera. Hemen pista utzi eta Ekialderantz bizkarretik senda doa pinuditik ILLARRAZUko gainera.
Beste pista bat hasten da, bizkar bizkarretik behetik gorantz ILLARRATZUKO ETXOLAra. Hemen bide gurutze bat dago, Hegoalderantz behetik gora hartu eta 100 mtara beste bide gurutze bat; hemen Hegoalderantz behera. Hurrengo bide gurutzean ezkerrekoa hartu eta ondorengoan behekoa PAGOLAKO ETXOLAraino.
Pinudia hemen bukatzen da. Bide gurutze bat, pista guztiak utzi eta Ekialderantz zelaian behetik gora bizkar bizkarretik- ezkerraldean pinuak daudela jarraitu ERRENGAKO MAIRU BARATZEraino. Hemendik Iparralderantz hesia jarraituaz ERRENGA gailurra pasa eta goitik behera ARITXULEGIko bordaraino. Hemendik ARRITXULO aterpera.
