Arritxulo


Hizkuntza menua (Igo)

Aiako Harria
Parque Naturala


2010/09/05
Eduki nagusia (Igo)

Ibilbideak

Arritxulok baditu inguruan hainbat ibilbide, Aiako Harria eta Artikutza ingurua ezagutzeko bikainak direnak.

Eskalada
AIAKO HARRIAK, IRUN-OIARTZUN
DESKRIPZIOA

300 milioi urte baino gehiagoko mendia. Mendebaldeko isurialdean bide klasikoak egiteko aukera dugu, beste bide berri batzuk ere irekitzen ari direlarik.

NOLA IRITSI

Oiartzunen, Irunerako norabidean, Gurutze auzora doan errepidetik jo (GI-2134). Hara iritsi baino lehen, Aiako Harrietarako desbideraketa hartu (GI-3454). 3. kilometroan, Pikoketako harkaitzekin toppo egingo dugu eta, handik aurrera jarraituz, Aiako Harrietaraino iritsiko gara

HARRI MOTA

Granito zaharra

EKIPAMENDUA

Kimikoak, parabolts eta spits-ak. Txurrumurrun, komenigarria da fisureroak eta friend bat edo beste eramatea goiko luzeak burutu ahal izateko.

BIDE-KOPURUA

6

GEHIENEKO ALTUERA

130 m.

BATAZ BESTEKO ALTUERA

30 m.

ZAILTASUNA

IV+ eta 6b+ artekoa.

ORIENTAZIOA

S-SW

BEHAKETAK

Ez dago

 



Informazio osagarria (Igo)
ARRITXULO - OIARTZUNGO UDAL MENDI ATERPEA

Web honen erabilerraztasuna ezagutu ezazu
Aztertua W3C: CSS, XHTML eta WAI